XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TINDAKARI ETA KOLORATZAILEAK Tindakari eta koloratzaileek erabilpen zabala daukate gaur egungo gure gizartean.Jazki bat, automobil bat edo auskalo zer erostera joaten garenean, kolore-sorta izugarria eskaintzen zaigu
Horregatik, laket dugun jertsey horren horia bizia bada, posible izango zaigu hori apalagoa duena, (laruagoa) aurkitzea.
Gure gizartean normala da beraz kolore-eskaintza zabala izatea, eta koloratzaile sintetikoen bidez posible da guk nahi dugun kolorea nahi dugun tonuan lortzea.
Zaila da, beraz, garai batean horrela gerta ez zitekeenik pentsatzea.
Nolakoak ziren koloreak antzina?.
Pinturaren artea, idatzizko izkribua baino askoz ere zaharragoa da, eta bai Afrikan bai Europan, gizaseme primitiboaren arte piktorikoaren adibide harrigarri ugari dago.
Ekain eta Altxerriko leizezuloetan esaterako (eta oso urrutira joan gabe), animalien irudi zoragarriak ikusteko aukera dugu.
Margoak Naturatik lortzen zituzten.
Pigmentu naturalok, uretan disolbatuta (oliotan noizean behin) kolore-sorta ugari xamarra eskaintzen zioten artistari: beltza, kedarrarekin edo pirolusitarekin (manganeso (IV) oxidoa) lortzen zen, gorria, burdin oxidoekin, horia burdin karbonatoarekin, etab.
Historian sartuta, Egypto eta Mesopotamian pigmentuak (leizezuloetakoak baino ugariagoak) arrautzaren zuringoaz, gomaz edo eztiz tratatzen ziren liskatasuna handitzeko.
Garai honetan, okrea, minioa, oropimentea, etab. erabiltzen ziren.
Koloratzaileak ez ziren hormak hornitzeko eta apaintzeko erabiltzen zituzten pinturak eta hormairudiak egiteko bakarrik behar.
Gizasemeak, gero eta sofistikatuagoak ziren jazkiak koloreztatzeko behar zituen tintakariak.
Tindakariok naturalak ziren: animalak nahiz begetalak.
Antzinako tindakarien artean ezagunena
Hau
Bi kasuetan tindakariaren prestatze-modua berbera zen.
Landarea uretan zanpatua izaten zen, eta hartzitzen uzten zen, kolore urdina agertu arte.
Denboraldia pasa ondoren, anila indigotina disolbaezin moduan hauspeatzen zen.
Jaso eta lehortu egiten zen orduan.
Tindatzeko, indigotina disolbatu egiten zen
Kolore urdina,
Gorriak,
Tindakari horirik nagusienak,
Berdea, hauetako bat indigo edo otxarrez konbinatuz lortzen zen.